XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

p = ibilgailuaren kilometro bakoitzeko prezioa, pesetetan, dela.

n = txartelaren arauera baimendutako ibilgailuaren tokiak, gidariarena kontatu gabe, direla.

Bigarren atala.

- Bidarien Errepidezko Garraiozko Aukerango Herri-Zerbitzuek, sari-taulen ondorioetarako, gidaria kontatuta 10 edo gehiago toki dituzten ibilgailuetan, honako sailkaketa hau izango dute:
2.1. Aukera-aukerango Zerbitzuak.

2.2. Bidaia Errepikatuz egin beharreko Aukerango Zerbitzuak.

Hirugarren atala.

- Aukera-aukerango Zerbitzuek honako baldintza hauek beteko dituzte:
Lehenengoa: Gehienezko sari-taula Lehenengo atalean zehaztutakoa izango da.

Bigarrena: Gutxienezko sari-taula gehienezko taula 0,80 ehunekoz biderkatuz ateratakoa izango da.

Hirugarrena.

- Sari taula bidatz laburretarako (egun berean burututako zerbitzua) erabiltzeko, baliatze-aldia (ordutan) honela kontatuko da:
a) Egun osoko zerbitzua: Sari-taula erabiltzeko gutxienez hamar ordu kontatuko dira (bezeroaren baliatze-aldizko bederatzi, eta ordubete gehiago zerbitzua egiteko nahi eta ez hutsik egin beharreko joanetorriegatik), orduko hogei (20) kilometro kontatzen direlarik.

Zerbitzualdia esandako gutxienezko hori baino gehiago badirau, gainontzeko ordu edo ordu-zati bakoitzagatik hogei (20) kilometro kontatuko dira.

Zerbitzu baten egindako kilometroen guztizkoa (zerbitzualdikoei zerbitzua egiteko nahi eta ez hutsik beharrekoak gehituta) denboraren arauz ateratzen dena baino haundiagoa denean, haundien hori izango da oinarri sari-taula erabiltzeko.

Horrelakoetan, ibilgailuaren dohango bi ordu eta erdiko geldialdi bat kontatuko da gehienera.

Esandako aldi hori baino gehiagoko geldialdiek, geldi egondako ordu edo ordu-zati bakoitzeko hamabi (12) Kilometro gehituko dute sari-taula erabiltzeko kilometroen Kopurua.

b) Egun erdiko zerbitzua: Ibilgailuak egun berean iraupen berdineko beste zerbitzu bat egin dezakenean ulertuko da egun erdiko zerbitzua dela.

Jaieguneko egun osoko zerbitzutarako araupideak berak dira erabilgarri, gutxienezko orduak bost izango direla salbu.

Laugarrena.

- Egun osoa baino gehiago iraun dezaten bidaietan, eguneko 300 kilometroko gutxienezko bat baino ez da kenduko; horretarako, bidealdia bukatutakoan benetan egindako kilometroak kontatu eta egunen zenbatekoaren arteango banaketa egingo da, eta atera dedina txikiagoa baldin bada ezarritako gutxienezkoa kontatuko da.

Bosgarrena.

Aurreko araupideen ariora jarritako prezioetan ez dira errepide-sarizko, tunel-igaropidezko eta itsasontziratzezko gastuak sartzen, eta ez artezkariaren mantenua eta ostatua ere.

Languntzailearen, hori beharrezkoa izan dadinean, lan-sariari eta gizarte-zorpideei dagozkien gastuak ere ez dira sartzen.